EUSKADIASIA


Go to content

Main menu:


ELKARRIZKETA SHO HAGIO-REKIN. NAGOYAKO INSTITUTU TEKNOLOGIKOKO IRAKASLEA


informacion@euskadiasia.com

Sho Hagio Bilbon. 2010ko Otsailaren 8an

 

Sho Hagio Japonian jaio zen 1962an. Waseda Unibertsitatean ekonomia ikasketak burutu zituen 1986an eta 3 urte beranduago Tokion kanpo arazoetarako Masterra egin zuen. Gaur egun irakasle laguna da Nagoyako (Japonia) Institutu teknologikoan. Eusko Ikaskuntzako bazkidea izteaz gain, Tokyoko Euskal Etxea sortzen laguntzen ari da eta Euskal nazionalitate eta lurraldetasunari buruz artikulu eta liburu batzuk argitaratu ditu.


Ezer baino lehen, eskerrak eman nahi genizkizuke elkarrizketa hau egiteko aukera emateagatik. Hori esanda, galdetu nahi nizuke zein izan da zure egun hauetako bidaiaren helburua?, dirudienez, ikerketa zehat bat egitera etorri zara, ezta?

Bai egia da. Ikerketaren aurkezpen gisa laburpen txiki bat emango nizuke. Hasteko, esan behar dut nire espezialitatea soziologia dela, batez ere,soziolinguistika eremua eta duela hogei ta bost urte euskara salbatzeko mugimendu sozialei buruz ikertzen hasi nintzen. Iaz, zorionez, Euskal Herriarekin lotuta dagoen beste gai bat ikertzeko Japongo gobernuarengatik dirulaguntza jaso nuen. Niretzat gaia berria da baina oso interesgarria ere bai eta “nazionalitatea eta lurraldetasuna euskal diaspora politikan” ikertzean datza. Horrexegatik Euskal Herrian egon ohi naiz asken bolada honetan, oinarrizko dokumentuen bila.

Ikuspuntu honetatik, esan daiteke gai honetaz ikertzen ari den lehenengo japoniarra zara?, Japoniako unibertsitatean ikergai hau zerbait hedatuta dago?

Beno, badaude Iparrameriketan euskal diaspora ikertzen ari diren adituak. Adibidez, Nebada-ko unibertsitatean duela berrogei urtetik William Douglass eta, azken garain, Gloria Totorikaguena eta abar aurki ditzakegu. Japonian ere diasporari buruzko ikerketak egiten ditugu.  Izan ere, badaude euskal diaspora adibide bat bezala aipatu zutena. Baina, jakin dudanez, Japonian ez dago inork horrelako ikerketak egiten dituenik, alegia euskal diasporaren potilika ikergai nagusitzat hartzen dutenik. Niri gehien interesatzen zaidana euskal nazionalitatea eta lurraldetasuna da eta hori, Euskal Herrian bertan, askotan eztabaita egiten jarraitzen da. Euskal diaspora politikan agertzen diren diskurtsoei begirada bat emanez egoera hori sakontzeko asmotan proposatu egin dut ikergai berri hau.

 

Nola eta noiz sortu zen zure Euskal Herriko kulturari buruzko interesa?
Ez naiz oroitzen zehazki baina gutxi gorabehera duela hogei ta bost urte, zeren eta garai hartan Tokion euskara ikasten hasi bainintzen. Bitartean, banekien zerbait euskal gizartearen arazoei buruz eta periodikoki jarraitzen nituen informazio guztiak.


Esan duzunez aparte, Eusko Ikaskuntza-ren bazkide zara, ezta?

Bai, duela bi urtetik baina, momentuz, ez naiz hain sakonki sartu aktibitate programetan Eusko Ikaskuntza kideekin. Harremanetan jartzeko gogoa beti daukat, baina  ez daukat astirik momentuz, Japongo beste bi ikertalden sartuta naizelako.

Akademia bertan behera utzi eta Japoniako gizartean sartuz, zein izan dira Euskal Herriari buruzko ezaugarriak gehiago interezatzen zaien japoniei?
Nik esango nuke Japonian Euskal Herriari buruz gero eta interes gehiago dagoela baina ez da beti horrelakorik izan. Euskara ikasi nuenean bakarrik bi gai nagusiak zeuden. Alde batetik, euskara, hizkuntza bezala, kuriositate handi sortzen zen eta, bestetik, nola ez, euskal politikarekin lotuta zegoen guztia, adibidez, ETA-ren ekintzak japoniar komunikabidetan agertzen baitziren. Hala ere, gaur egungo egoera zeharo desberdina da. Ez dakit zergatik, agian globalizazioagatik izan daiteke, baina orain Japonian Euskal Herriari buruzko interesa ez da gai hauetara mugatzen baizik eta aspektu gehiago agertu dira: euskal sukaldaritza (pintxoak), euskal kulturaren zenbait adierzale, eta hemen aipa nezake euskal musika (Kepa Junkera) edo kirolak (Athletic Club), bereziki, gazteen artean. Eta joera hau Japoniako gizartean sustraituta dago eta ez bakarrik mundu akademikoan.

Sho Hagio. Basque Cultural Center, San Francisco

(2010ko urtarrilean)

 

Zuk esan duzu interesatzen zaizun lehenengo gauza izan zen hizkuntza. Batzuek esaten dute euskara eta japoniaren arteko harremanak badaudela, egia da ala ez?
Nik ez dut uste zer ikusirik dagoenik bi hizkuntzen artean baina antzekotasuna nabaritzen da. Hori interesgarria da. Euskararen eta japoniarren arteko zerikusirik dagoela esatea ez da akademikoki zuzen, baina bi hizkuntz hoiekiko interesa bultzatzeko, hein batean, balio duela iruditzen zait.


Tokyo-ko euskal etxea arduradunaren bat zara, nola doa proiektu hau?
Nik Tokio-ko Euskal Etxean laguntzen dut aholkulari bezala eta iaz, zorionez, onartu gintuen Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Sailak. Baina Tokyo-ko Euskal Etxea, egia esan, orain lehenengo urratzak baino ez da ematen ari. Momentuz proiektu konkretua ez daukagu nahiz eta aurrerapausuak garrantzitsuak egin. Oraingoz, egin beharrezkoa ahalik eta bezain laster Tokyo-ko Euskal Etxeko inaugurazioa antolatzea da.

Sho Hagio. Nagoyako Irakaslea. ©EuskoNews

Badaukazu web-orrian?
Bai, eraikitzen ari gara. Hurrengoa da: http://tokyoko-euskaletxea.com/page1.php


Zerbait gehiago hitz egin nahi duzu honetaz?
Bai. Tokyo-ko Euskal Etxearen ezaugarri berezi bat da kideen gehienekoak japoniarrak direla. Adieraz dezakegu Euskal Etxea ez dela euskaldunentzat bakarrik baizik eta Euskal Herriarekiko interesa dutenentzat ate zabalik dagoela,  Euskal etxean egiten diren aktibitateengatik, Japoniarrek Euskal Herria munduko mapan kokatzen dakite. Zentzu honetan, Euskal Herriaren irudi ona mantentzen dugu.

 
Nola ikusten duzu Japoniaren kulturari ematen den garratzitsua bai Euskal Herrian bai munduko beste lekutan?
Kontutan hartu behar da 1860 hamarkada arte ia hirurehun urtetan Japonia munduko beste herrialdeentzat itxita zegoela. Orduan, bapatean, munduari ateak zabaldu eta gero kanpotik,bereziki Europatik eta Iparamerikatik, atzerritako kultura edo teknologia moderno ugaria sartu zaizkigu eta harrituta geunden japoniarrok zibilizazio modernoaren botereagatik. Horregatik, guk japoniarrek ez geneukan gure kultura mundura zabaltzeko edo jakinarazteko ohiturarik zeren eta hemeretzigarren mendeko bukaeratik honetara japoniarrek beti mendebaldeko mundutik ekarritako ezaguerak edo teknologiak jaso egin eta bereganatu ditugu. Baina orain hasi gara egoera aldatzen eta esan dezakegu manga, pop kultura, otaku eta beste japoniar erreferentzia kulturalak oso hedatuta daudela mendebaldeko gizartetan. Japonian ez da hain ondo ikusten azpi-kultura mugimendu hauek baina atzerritako jendeei asko gustatzen zaie eta arrakasta handia izan da. Eta hori gertzaten baldin bada beste lekutan gure herrian, japonian, ontzat hartzen hasi gara.


Japoniako kultura beste munduko lekutan proiektatzeko ahalmena oso indartsua da eta ez bakarrik mendebaldeko gizartetan baizik eta ekialde urruneko lekutan eta beraz agertu da termino bat prozesu hori deskribitzeko, hau da “japonismoa”, nola ikusten duzun gaur egundoko Japonia-ko eragina?
Japonismo izan zen eta Frantzian eragin handi zen bereziki hemeretzigarren mendean. Orientalismoaren moeta bat dela esan genezake eta, bestalde, ez genuen geuk, japoniarrok, lehen asmatu. Europarren Ekialde urruneko munduaren ikuspuntua da japonismoa. Hala ere, orain japonismoa era batena agertzen da gizartetan. Aurreko kasu bezala, europarrak eta iparamerikarrak Japoniako kultura eta gizartearen pentzatzeko modelo bat eraikitzen ari dira baina orian, aitzitik, guk ere gure kultura muduan zabaltzeko gogoarekin japonismoa erabiltzen dugu, hori da diferentziarik garrantzitsuena.


Horrek esan nahi du mendebaldeko ikuspuntua barneratzen duzue?

Barneratzen edo beste gauza batean eraldatzen dugu.

Zer egin behar da Euskal Herriaren eta Japoniaren arteko harremanak indartzeko?
Egin beharra ez dakit baina inoiz baino ugariagoa eta sendoagoa da bi herriei buruzko informazioa. Behintzat interneten bidez elkar truke egin dezakegula uste dugu. Horretarako Tokyo-ko Euskal Etxeak laguntzen baldin balu, eta posiblea dela uzte dut, oso garrantzitsua izango litzateke.


Zein diren Euskal Herriko nortasunaren eta Japoniako nortasunaren arteko desberdintasun garrantzitsuenak?

Zaila da bi hitzetan esatea nortasuna nola mantentzen dugunarekin zerikusirik daukalako. Ez da gauza bera nola ikusten dugun gure kultura barrutik eta nola ikusten duten atzerritarrek kanpotik. Kultura guztiak bere berezitasunak eta beste kulturekin bere antzekotasunak dauzka. Argi ta garbi ikusten da euskal kultura eta japoniar kultura zeharo desberdinak direla baina orain ez niezazuke aspektu zehatzaren bat esan. Hari berean, izaerari dagokionez, nire uzte apalean europarren identitatea “ego” izeneko ideian oinarritzen da, giza borondatearen printzipioa eta errealitate substantziala balitz bezala. Japoniaren kasuan ez daukagu halako “ego” hain finkatuta. Gure “ego” hutsune moeta bat da gure identitatea beste jendeekin harremanetan eraikitzen delako. Adibidez, hemen Euskal Herrian bere buruari buruzko hitza da “Ni” baina japoniaren kasuan “ni neu” adierazteko hitzak anitzak, hogeiren bat, dira: watashi, boku, eta abar. Horrek esan nahi du “ni neu” adierazteko hitza aldatzen dela norekin hitz egiten dudanaren eta egoeraren arabera.

Sho Hagio Japoniako Kultur Jaian. Bilbon, 2009ko apirilaren 25ean.

 

Barneratu egin duzue mendebaldeko “egoa”?
Azalean bai baina nire iritziz sakonean ez. Mendebaldeko “ego” bereganatu egin dugu baina hori ez da oraindik gure gaur eguneko izaera definitzen. Gure portaera betidanik inguruko pertsonarekiko harremanetan oinarritzen da. Simplifikazio handia egin dut baina…


Orduan japoniako “egoa” momento guztietan aldatzen da?
“Egoa”ren forma, bai, zeren inguruko pertsonarekiko harremanetan aldatzen da.  Baina, horrelako “egoa” formatzeko era ez da aldatzen.


Eta Tokyo-ko Euskal Etxeaz aparte, japoniarrek badaukate euskaraz hitz egiteko aukerarik edo euskal kultura ezagutzeko aukerarik Japonian?
Bai, bai, Japonian ere posiblea da, aukera gutxi badugu ere. Japongo unibertsitate batzuetan euskal kultura ematen dute. Ez da hori bakarrik, liburuak eta aldizkariak ere argitaratzen dira eta, horretaz aparte, interneten bidez Euskal Herriari buruzko informazio orokorra jaso dezakegu. Hala ere, ezagutzeko biderik onena da Euskal Herrira etorri ta euskaldunekin hitzez eta bihotzez harremanetan jartzea.

 

Eskerrik Asko Sho
(Elkarrizketaria: Karlos Sierra. 2010ko otsailaren  8an, Bilbon)

Home Page | Quienes Somos | Estudios Orientales | Observatorio | Noticias y Actividades | Libros | E-Links Interes | Contacto | Site Map




Back to content | Back to main menu